viernes, 10 de octubre de 2008

ANTXETA INGURUKO IPUIN BAT



Udaletxearekin ere ainbat zailtasun bizi izan ditugu. Jarraian antxetan arazo hauetariko bat kontatzeko asmaturiko ipuin bat:

ANTXETAREN IPUINA
Munduan asko bezala, Antxeta bat bizi zen Donostiako itsasertzeko inguruetan. Antxeten antzera Arantxa eta egan egiten pasatzen zuen eguna baina gure antxeta ez zen besteak bezalakoa eta ez zen pozik bizi.

Egun batean, urrutian, gazte talde baten ahotsa entzun zuen:
“-Zerbait egin dezakegu!
-Bai. Haurrekin euskaraz jolastu eta auzoan giro pixkat jartzeko gogoa daukat.
-Zergatik ez dugu aisialdi talde bat sortzen?”

Hau poza Antxetak hartu zuena hau entzutean! Itsasoari bizkarra eman eta ahotsak entzun zituen alderuntz jo zuen egan Egiaraino iritsi zen orduan eta entzundako gazteen lagun egin zen. Gustura hartu zuten hauek eta guztien artean, pentsatutakoa martxan jartzen hasi ziren.Ideia asko eta ilusio haundia zutenez, laster hasi ziren gauzak egiten:
“-Egingo al ditugu jolas batzuk Porrontxotan?
-Bale. Eta zergaitik ez asteburu pasa bat mendian?
-Zeinen ondo! Jo, eta mundiala litzake udaran kanpaldi bat egitea.Kanpin dendak hartu,lozakuak eta. Abentura ederra izango litzake!”

Honela, geroz eta gauza gehiago egiten zituzten. Gure Antxeta hantxe egoten zen beti haurrez inguraturik pozik. Denborarekin, geroz eta lagun gehiago zituen; haurrak eta baita begiraleak ere.
Antxetak bizitzeko leku bat behar zuen hala ere. Egunero egotekoa; bere lagunekin elkartzeko gune bat. Eta honela sortu zen Haur Txokoa. Egun hartatik aurrera, Egiako haurrek egunero zuten Antxetarekin egoteko aukera; eta lagunekin. Eta jolastu, abestu, tailerrak egin, dantzatu, panderoa jo, hitz egin edo bururatzen zitzaiena egiteko

Urteak pasa ziren, eta Antxetak hantxe jarraitzen zuen, eta harekin batera bere lagun zahar eta berriak.Lagun zaharrak, aspaldi ezagutzen zituenak, behin haur zirenak, jada ez ziren haurrak eta Gazte Lokala sortu zuten:
“-A ze ondo, gazteentzako leku bat ere izango dugu auzoan.
-Eta udaran erruta egingo degu: Abenturaz blai!
-Irrati bat ere; entzun gaitzatela uhinetan barrena.”

Honela Antxetak 15 urte egin zituen, eta baita 25 ere. Auzoan jende askok ezagutzen zuen jada. Kultur etxean ere ezagutzen zuten, bertan lagun ugari zituen eta Iritsi zen eguna behin haur ziren lagun zaharrak, oraingo haur berrien begirale egin zirela. Eta Antxeta oso pozik jarri zen. Denbora pasatzen ikusten zuen bere lagun taldea geroz eta haundiagoa zelarik.

Baina egun batean tristura eta negarra iritsi ziren gure Antxetaren bihotzera. Bere etxea utzi behar zuela esan zioten. Hainbeste une zoriontsu bizitako lekua hustu beharra zegoen. Negar eta negar egin zuen eta baita haserretu ere, ez bait zuen bertatik alde egin nahi.
“-Antxeta, ez negarrik egina, animo!
-Beste etxe bat izango duzu, hau bezain polita.
-Bai, eta denborarekin etxe berrira ohituko zara.
-Gu ere zurekin joango gara!”

Hitz hauek entzunda, Antxeta pixkat animatu zen eta bere lagunez lagundurik maletak prestatzen hasi zen etxe berrira joateko asmoz.

ETA HAU HALA BAZAN EZ BAZAN, IPUIN HONI BUKAERARIK EZIN EMAN.

No hay comentarios: