martes, 7 de octubre de 2008

ANTXETAREN EGITASMO PEDAGOGIKOA


Jarraian,Antxeta Elkarteak duen egitasmo pedagogikoaren berri ematen dizuegu,besteak beste,gure heziketa ereduaren ezaugarriak eta udaleku irekietanko egitsmoak gerturatzearren.
1. BERDINTASUNA

Gaur egungo gizarteak dituen balio faltsu guztien gainetik, balio pertsonala eta nortasuna izango dira gure habia puntuak.

Sexu desberdintasun arazoa lantzeko,Hezkidetza azaltzen zaigu funtsezko tresna bezala, Baina ez da landu beharreko gauza bakarra. Desberdintasun ekonomikoak, arrazakeriazkoak, edo ta gaixotasun fisiko eta mentaletatik eratorritako ezberdintasunak egonda ere, guztiek izan behar ditugun aukera berdintasunak ahalbideratzeko bide berriak bilatu beharko ditugu.

2. EREMU FISIKO SOZIAL ETA KULTURALAREKIKO IDENTITATEA

Inguruko eremu fisikoarekin solidaritatea izango duen pertsona baten alde apostu egiten dugu, honela gertueneko ingurunea bere astialdirako espazioa bihur dadin.

Gertueneko ingurune honetan, lehenik natura azaltzen zaigu. Natura errespetatzeko ezagutu behar dugu, eta ezagutzeko errespetatu. Gizakia, osotasun horretako elementu bat da; beraz gizakiaren bizitza bermatu nahi badugu, ingurunea zaintzera baldintzaturik gaude, honegatik, lurrarekiko maitasuna eta jakinmina bultzatzea dugu helburu.

Baina natura, ez dago soilik mendian, baizik eta bizitzaren esparru guztietan; kalean, etxean, bulegoan,... eta toki hauek guztiak dira zaindu beharrekoak.

Eta azkenik, eta puntu honen barruan berezi bezala, auzoa.

Haurra hazitzen doan heinean, bere inguruarekiko gertutasuna bizitzen du,modu berean inguru hau aldatzeko eta hobetzeko motibazioa sortzeko apustu egin behar dugu.
gure heziketa jarduerak auzoko behar eta eskakizunei erantzun nahi bait dugu.

Haurrak auzoarekin duen ezagupenaren maila funtsezkoa izango da honek izango duen gizarteratze prozesurako eta bere garapen pertsonalerako, Beraz, gure egitasmoaren ildoek auzoan eta herrian sustraituak egotea eskatzen dute, honen arazoak gureak direla sentituz eta hauen konponbiderako sortzen diren ekimenetan inplikatuz eta gure heziketa jarduerekin behar eta eskakizunei erantzunaz.

3. KRITIKOA-SORTZAILEA-PARTE HARTZAILEA

Egungo gizartearekiko jarrera kritiko eta inkonformista batetik abiatzen gara.Ingurugiroko txikizio sistematiko eta jokabide insolidarioen aurrean, gizarte bidezkoago bat sortu dezakegula uste dugu.

Jarrera kritiko honek errealitatea hobetzeko jokabide positibo batera eramaten gaitu. Honek konpromezu bat suposatzen du gure heziketa lanean. Jarrera kritikoa duten pertsonak, konpromezuzkoak, sortzaileak eta solidarioak sortu nahi ditugu. gizartearen balore ezezkorrak zeintzuk diren jakin beharko dugu, beranduago kritika eraikitzaile horretarantz abiatzeko.

Guztiz beharrezkoa da Atsedenaldian “denboraren erabilpen bat” eta ez “kontsumo denbora bat” argi eta garbi aurkeztea.

Lanaren ispiritua indartu nahi dugu. Lana errealitatea eraldatzeko tresna bezala ulertzen dugu. Ekite horretan, sortzaileak ere bilakatzen gara.

Honela, kolektibitatearen arazoen aurrean pertsona aktibo bat sortzearen lehen pausoak emango dira, azken finean bere inguruan gertatzen den orotaz arduratua eta kezkatua egongo den pertsona.

4. KOMUNIKAZIOA-HARREMANAK-ENTZUTEAK

Egungo gizartea, ekoizketari begira hazitzen da. Informazio desberdinen bonbardaketaren erdian, garrantzi gutxi dute pertosnen pentsakerek edo ta sentimenduek. Ez zaio garrantzia ematen pertsonaren bizitza kalitateari baizik eta kantitateari. Kalitate horren definizioa ez dugu lorpen ekonomikoari lotzen baizik eta pertsona horrek bere bizitzan dituen lorpenen kalitateaz ari gar. Pertsona bezala zenbateraino bilakatzen den, bere sentimenduak kaleratuz, bere emozioak erakutsiz, bere oreka sikologikoa lortuz. Gaurko gizartearen lorpen nagusiak, kantitateari begira neurtzen dira: zenbat irabazten dugun, ze lanpostu maila lortu dugun, ze ikasketa burutu dugu,... eta gora iristeko etengabeko abiada horretan komunikazioak garrantzia galtzen du, eta sentimenduak zahazkitutko zerbait bezala baloratzen dela, bigarren mailako zerbait bezala.

Guzti honen aurrean, egunetik egunera haziko diren pertsonak nahi ditugu, ekoizketaren aurrean, ezagupenak areagotuz, baloreetan eta humanismoan aberastuz.

Baina sentimendu hauek kanporatzearekin batera, entzunak izateko bideak ereeskeini behar dira, bestela debalde gabiltza. Sentimenduak adierazi ahal izateko bideak eskeini behar ditugu, bide batez ikaten den zerbaitetan lagunduz: adierazten ikastea.

Gizakiaren eskubide funtsezko bat aldarrikatu nahi genuke puntu honetan: entzunak izatko eskubidea, eta elkar loturik doan adierazpen askatasuna. Besteen sentimenduekin kontatze ikasi eta irakatsi behar dugu. Besteekin kontatu behar dugu.

Bere buruarengan konfidantza duten haurrak sortu nahi ditugu. Mundua alda dezaketela sinetsiz, eta bere bururekin pozik sentituz. Denbora librea, pertsonaren erabateko bilakaerarako denbora bezala ulertzen dugu. Komunikaziorako bide bezala, espresio bide bezala, sormen bide bezala.

Azken finean, elkarrizketa, hainbat konfliktoen konponketarako tresna bezala ulertzen dugu. Hitzegin, hitzegin eta hitzegin, geroago, egin, egin eta egin ahal izateko. Norberaren bilakaera, norberaren sentimenduen kanporaketaren arabera neurtu daitekela uste dugu.

No hay comentarios: