martes, 7 de octubre de 2008

ANTXETAREN UDALEKU ITXIAK "KANPA"






KANPALDIARI BURUZKO DATUAK

JARDUERETAKO PROGRAMA

Kanpaldian burutuko ditugun ekintzak zehaztear daude. Jarduera ezberdinak haurrek erabakitzen dituzte, batzarren bidez. Asanblada hauetan, haurrek kanpaldian egin nahi dituzten ekintzak proposatzen dituzte eta hezitzaileok gure esku baldin badago, ekintza horiek antolatzen ditugu. Programa egunez egun egiten da haurren proposamenekin, baina hezitzaileok aldez aurretik zenbait ekintza prestatuak daramatzagu, garrantzitsuak ikusten ditugulako, kanpaldiari zentzua emateko eta geure helburuak lortzeko:

· Uztailak 12 kanpara iritsi eta antolaketa egin (kanpin dendak , arropa, otorduen antolaketa...).
· 2 egunetako erruta txiki bat egin ingurunea ezagutzeko.
· Kanpaldiko azken astean eta konfidantza hartu dutenean, biziraupen eguna egiten da. Egun honetan, haurrak taldeka kanpa kokatua dagoen inguruko herrietara eramaten ditugu eta bertako etxeetan janariaren truke lana eskatu behar dute. Hezitzaileok herri hauetan egoten gara haurrak ondo dauden ikusteko eta denak bazkaldu dutela frogatzeko.
· Astean bitan edo hirutan igerilekura joango gara.
· Zaldiz ibiltzeko, kanoan ibiltzeko eta eskalada egiteko aukera izango dugu.
· Uztailak 21an, jasoketa eta Donostiara buelta egingo dugu.

Honetaz gain, badaude beste ekintza batzuk arrakasta handia izaten dutenak, hala nola, altxorraren bila, pista jolasak, herria ezagutzeko jolasa, tailerrak, mendi txangoak, gaubelak...

Ekintza hauek hezitzaileok aldez aurretik prestatzen ditugu, haurrek oso gustukoak dituztelako eta heziketa aukera paregabeak ematen dizkigutelako. rako ditugun helburuak ekintza hauen bitartez betetzen saiatzen gara.
HEZIKETA HELBURUAK:

1. HELBURU ESTRATEGIKOAK

- Balio pertsonala
- Komunikazioa-harremanak
- Berdintasuna
- Sexua
- Limitazio fisiko, psikiko eta sozialak
- Kritiko-sortzaile-partehartzaile
- Ama lurra
- Euskal nortasuna

2. HELBURU OROKORRAK ETA ZEHATZAK

- NATURA ERRESPETATZEA ETA NATURAZ GOZATZEA.
o Egunero, kristala, plastikoa, papera, pilak… birziklatu egiten dela ziurtatu.
o Erabiltzen ditugun materialekin, edota dendetan… eskatutako materialekin birziklapen eta berrerabilpen tailerrak egitea.
o Egunero erabiltzen ditugun hainbat materialen berrerabilpena egitea.

- HAUR ETA HEZITZAILEEN ARTEKO HARREMANAK LANTZEA.
o Egunero, ekintzetatik at, haurrekin egoteko momentu intimoak bilatzea.
o Taldean harremanak errespetuzkoak direla ziurtatu, eta horrela ez bada ekintzak antolatu taldeko harremanak lantzeko.
o Egunero hezitzaile bakoitza, bere haurren jarraipena egingo du.
o Hezitzaileen arteko harremanak lantzeko momentu intimoak bilatu.

- EUSKARAZ BIZITZEA.
o Hezitzaileen artean euskaraz hitz egitea.
o Denbora librean egiten diren jolasetan, euskarazko abestiak, jolasak… haurrei irakastea.
o Udalekuetan zehar, Euskal Herriarekin erlazionatuta dauden ekintzak egitea.
o Haurrekin euskarazko harremanak izatea.

- HAURRAK ETA HEZITZAILEAK ONDO PASATZEA.
o Haurrei egunero zer moduz dauden eta zer moduz pasatzen ari diren galdetzea.
o Gauero egiten diren hezitzaile bileretan, “nola gauden” puntua azaltzea.
o Hezitzaileen artean eta haurren artean giro ona dagoela ziurtatzea.

- HEZITZAILE BAKOITZA BETE BEHAR DITUEN ARDURAK BETETZEA.
o Gaueko hezitzaile bileretan, begiraleek hurrengo eguneko plangintza errepasatu eta bakoitza bete behar dituen arduren errepasoa egitea.

- HAURREN AUTONOMIA LANTZEA.
o Eguneroko bete beharrak egitea, fregatzea, arropa garbitzea, mahaia jartzea

1 comentario:

Leire dijo...

Egun on! Aurten urtxintxa eskolako asialdiko ikastaroa burutzen ari dugun bi lagun gara. Pratiken bila galbiltza eta zuen udalekuen berri ona jaso dugu. Zuekin lan egiteko eta ondo pasatzeko prest gaudenez gero, zuen erantzunaren zain egongo gara. Mila esker eta ongi izan.