viernes, 10 de octubre de 2008

ANTXETA INGURUKO IPUIN BAT



Udaletxearekin ere ainbat zailtasun bizi izan ditugu. Jarraian antxetan arazo hauetariko bat kontatzeko asmaturiko ipuin bat:

ANTXETAREN IPUINA
Munduan asko bezala, Antxeta bat bizi zen Donostiako itsasertzeko inguruetan. Antxeten antzera Arantxa eta egan egiten pasatzen zuen eguna baina gure antxeta ez zen besteak bezalakoa eta ez zen pozik bizi.

Egun batean, urrutian, gazte talde baten ahotsa entzun zuen:
“-Zerbait egin dezakegu!
-Bai. Haurrekin euskaraz jolastu eta auzoan giro pixkat jartzeko gogoa daukat.
-Zergatik ez dugu aisialdi talde bat sortzen?”

Hau poza Antxetak hartu zuena hau entzutean! Itsasoari bizkarra eman eta ahotsak entzun zituen alderuntz jo zuen egan Egiaraino iritsi zen orduan eta entzundako gazteen lagun egin zen. Gustura hartu zuten hauek eta guztien artean, pentsatutakoa martxan jartzen hasi ziren.Ideia asko eta ilusio haundia zutenez, laster hasi ziren gauzak egiten:
“-Egingo al ditugu jolas batzuk Porrontxotan?
-Bale. Eta zergaitik ez asteburu pasa bat mendian?
-Zeinen ondo! Jo, eta mundiala litzake udaran kanpaldi bat egitea.Kanpin dendak hartu,lozakuak eta. Abentura ederra izango litzake!”

Honela, geroz eta gauza gehiago egiten zituzten. Gure Antxeta hantxe egoten zen beti haurrez inguraturik pozik. Denborarekin, geroz eta lagun gehiago zituen; haurrak eta baita begiraleak ere.
Antxetak bizitzeko leku bat behar zuen hala ere. Egunero egotekoa; bere lagunekin elkartzeko gune bat. Eta honela sortu zen Haur Txokoa. Egun hartatik aurrera, Egiako haurrek egunero zuten Antxetarekin egoteko aukera; eta lagunekin. Eta jolastu, abestu, tailerrak egin, dantzatu, panderoa jo, hitz egin edo bururatzen zitzaiena egiteko

Urteak pasa ziren, eta Antxetak hantxe jarraitzen zuen, eta harekin batera bere lagun zahar eta berriak.Lagun zaharrak, aspaldi ezagutzen zituenak, behin haur zirenak, jada ez ziren haurrak eta Gazte Lokala sortu zuten:
“-A ze ondo, gazteentzako leku bat ere izango dugu auzoan.
-Eta udaran erruta egingo degu: Abenturaz blai!
-Irrati bat ere; entzun gaitzatela uhinetan barrena.”

Honela Antxetak 15 urte egin zituen, eta baita 25 ere. Auzoan jende askok ezagutzen zuen jada. Kultur etxean ere ezagutzen zuten, bertan lagun ugari zituen eta Iritsi zen eguna behin haur ziren lagun zaharrak, oraingo haur berrien begirale egin zirela. Eta Antxeta oso pozik jarri zen. Denbora pasatzen ikusten zuen bere lagun taldea geroz eta haundiagoa zelarik.

Baina egun batean tristura eta negarra iritsi ziren gure Antxetaren bihotzera. Bere etxea utzi behar zuela esan zioten. Hainbeste une zoriontsu bizitako lekua hustu beharra zegoen. Negar eta negar egin zuen eta baita haserretu ere, ez bait zuen bertatik alde egin nahi.
“-Antxeta, ez negarrik egina, animo!
-Beste etxe bat izango duzu, hau bezain polita.
-Bai, eta denborarekin etxe berrira ohituko zara.
-Gu ere zurekin joango gara!”

Hitz hauek entzunda, Antxeta pixkat animatu zen eta bere lagunez lagundurik maletak prestatzen hasi zen etxe berrira joateko asmoz.

ETA HAU HALA BAZAN EZ BAZAN, IPUIN HONI BUKAERARIK EZIN EMAN.

jueves, 9 de octubre de 2008

TAILERRAK







1. Helburuak:
- Hezitzaileek behaketa gauzatu eta umeen interesak identifikatu.
- Haurren interes motibazio eta desiretatik abiatuta, esperimentazioa bultzatu.
- Haurren arteko eta hezitzaileekiko komunikazioa hobetu.
- Umearen ikaskuntza prozesua estimulatu (ingurugiro eta material aberatsen laguntzaz).
- Ekintzaren jarraipena gauzatu; ikusi eta hausnartutakoaren arabera egunez egun eskaintza egokitzea eta hobetzea.
2. Metodologia.
- Tailer hauek planifikatzeaz, garatzeaz eta ebaluatzeaz hezitzaile bat arduratuko da hiru hilabete bakoitzean. Hezitzaileak, aurreko hiru hilabetean prestatua izan beharko du plangintza eta beste hezitzaileekin kontrastatua.
- Bi saio egingo dira hilabete bakoitzean. Asteko bat.
- Tailerrak ez dira zuzenduak izango. Hauen izaera edo gaia umeen interesetatik sortua izan behar du, honetarako; eguraldi ona badago, kalera, parkera… joango gara. Umeen ekintza behatuz haien interes eta beharrak identifikatuko ditugu. Informazio honekin hurrengo ostegunerako tailerrak proposatuko dira: esperimentuak, eskulanak, sailkapenak, bilketak, manipulazioak, eraikuntzak etab.
- Tailerren nondik norakoak umeen interes, esperimentazio, deskubrimendu eta garapenaren arabera egokitzen joango gara.
- Hilabeteko azken saioarekin batera, umeekin, hilabeteko tailerraren inguruko gogoeta bat, errepaso moduan egingo dugu elkarrizketaren bitartez. Honela, gaia “feed back”aren bitartez borobiltzeaz gain amaiera emango diogu.
- tailerrak oroitu eta ebaluatzeko zenbait fitxa:

TAILER MOTA:Josten trebatu.

ADINTARTEA:4-12 urte bitartekoentzat.

DENBORA:17:00etatik 19:30tara (bakoitzak behar duen denbora eskainiko dio).

HELBURUAK:

· Ikasteko gogoak piztu.
· Koordinazio fina landu.
· Autonomiarako tresnak eskuratu.
· Sormena bultzatu.
· Ondo pasa.

METODOLOGIA:

Tailerren txokoan, materiala modu erakargarri batean prestatu. Material guztia begi bistan egongo da baina ordenatua aldi berean erabilera errazteko.
Haur Txokoa zabalik dagoen ordutegian tailerrean parte hartzeko aukera eta denbora izango dute; bakoitzak nahi duena, nahi duenean eta nahi duen denboran egiteko aukera emango zaie, baldintza materiala zaindu, minik ez hartu eta minik ez ematea izango da.
Eredurik ez zaizkie emango. Hala ere tailerren txokoan etengabe hezitzaile bat egongo da suertatzen zaizkien kezkak argitu edo behar dutenean laguntzeko.

MATERIALA:
o Botoiak 50 bat (tamaina, kolore eta forma ezberdinetakoak).
o Jostorratzak 10 bat (zulo handiarekin).
o Jozteko haria 3 bat
o Oihalak 25 bat zati (kolore tamaina forma eta ehundura ezberdinetakoak).

EBALUAZIOA:

Helburuak bete ditugu. Oso gustura hartu dute parte.
Txokoan hezitzaile bat finko egotea ez dugu bermatu eta tarteka falta nabaria izan da.

TAILER MOTA:Lehenago bildutako hosto lehorrekin eskulanak egin.

ADINTARTEA:4-12 urte bitartekoentzat.

DENBORA:17:00etatik 19:30tara (bakoitzak behar duen denbora eskainiko dio).

HELBURUAK:
· Ikasteko gogoak piztu.
· Koordinazio fina landu.
· Naturarekiko lotura indartu.
· Sormena bultzatu.
· Ondo pasa.

METODOLOGIA:
Tailerren txokoan, materiala modu erakargarri batean prestatu. Material guztia begi bistan egongo da baina ordenatua aldi berean erabilera errazteko.
Haur Txokoa zabalik dagoen ordutegian tailerrean parte hartzeko aukera eta denbora izango dute; bakoitzak nahi duena, nahi duenean eta nahi duen denboran egiteko aukera emango zaie, baldintza materiala zaindu, minik ez hartu eta minik ez ematea izango da.
Eredurik ez zaizkie emango. Hala ere tailerren txokoan etengabe hezitzaile bat egongo da suertatzen zaizkien kezkak argitu edo behar dutenean laguntzeko.
Bi proposamen ireki egingo zaizkie:
1- hostoak purpurinarekin hornitu eta zintsilikagailuak egin.
2- Hostoaren kolore eta formak aprobetxatuz, “collage” modukoak osatu.

MATERIALA:
o Aurreko egunean bildutako hostoak, (tamaina, kolore eta forma ezberdinetakoak) lehorrak jadanik.
o Koloretako purpurinaz osaturiko errutulki modukoak.
o Nylon haria.
o kartulinak 25 bat zati (kolore tamaina forma eta ehundura ezberdinetakoak).
o Kola.
EBALUAZIOA:Helburu batzuk bete ditugu. gustura hartu dute parte baina idei berriak asmatzea kosta egin zaie. ekintza ez zaie oso deigarria iruditu edo eskulan ezberdinak asmatzea kosta egin zaie behintzat. Egindakoak politak geratu dira.

TAILER MOTA: “Skate” tailerra.

ADINTARTEA: 6-12 urte bitartekoentzat.

DENBORA:17:30etatik 19:00tara (epaitegiko plazara aterako gara patinan ibiltzera).

HELBURUAK:
· Ikasteko gogoak piztu.
· Psikomotrizidadea landu.
· Kaleko baliabideak eta jolasa bultzati.
· Talde ekintzak indartu.
· Autonomiarako tresnak eskuratu.
· Sormena bultzatu umeen nahiak garatzen lagunduz.
· Ondo pasa.

METODOLOGIA:
Tailerraren egunerako, umeei patineteak edo patinak ekartzea eskatu diegu.
Tailerra egiteko kalera abiatuko gara. Umeekin bi hezitzaile eta teknikari bat juango gara; kaletik ibiltzen goazen bitartean hezitzaile bat taldearen aurretik eta bestea taldearen atzetik joango da beti. Teknikaria umeekin bat taldea ezagutzen joateko.
Behin plazara iritsita hezitzaileen laguntzaz teknikariak zenbait ariketa egingo ditu haurrekin.

MATERIALA:
o Ume bakoitzeko “skate” edo patin batzuk.

EBALUAZIOA:
Balorazioa nahiko negatiboa da.
Hezitzaile bat ordezkapena egiten ari zen eta ez zuen taldea ezagutzen, teknikaria ez zuen maila ematen eta beste hezitzaileak ez du ekintza ondo koordinatu egoera ikusita.

PRAKTIKAK



1. Helburuak:
- Praktiketako pertsonak Haur Txokorako positiboa izango den lana burutzea.
- Egiten den lana praktiketako pertsonarentzat baliagarria izatea.
2. Metodologia:
- Otsaila bitarte, praktiketan ikasleak bidaltzen dituzten hezkuntzarekin erlazionatuta dagoen zentroekin harremanetan jarriko da.
- Praktiketako pertsonak egingo duen lanaren prestaketa egingo da aldez aurretik.
- Praktiken erdialdean eta bukaeran praktiketan dagoen pertsonarekin ebaluaketak burutuko dira.
3. Ebaluaketa:
- Lau hilearen bukaeran ebaluaketa orokorra bat egingo da. Ebaluaketa egiteko irizpide hauek jarraituko dira:
* Praktikak burutu dira?
* Zer egin du praktiketako pertsonak?
* Bere betebeharrak aldez aurretik prestatu dira?
* Positiboa izan al da praktiketan norbait egotea?
* Ebaluaketan egin dira?

BIXITA DIDAKTIKOAK



1. Helburuak:
- Haurrek ikastolen bitartez Haur Txokoa ezagutzea.
- Ikastola ezberdinetako haurrak Haur Txokora gerturatzea.
- Gurasoak zerbitzuaren berri izatea.
2. Metodologia:
- Egiako ikastolekin kontaktuan jarri eta bisita didaktikoak eskaini.
- Bisita didaktikoak Iraila- Abendu bitartean egingo dira.
- Ordu bat eta erdi iraungo dute.
- Haurrak Haur Txokora iristean hezitzaileon aurkezpena egingo da, ondoren Haur Txokoan egiten dena azalduko zaie eta arauak zeintzuk diren esango da (15min). Ondoren jolasten egongo dira (60min). Eta azkenik dena jasoko dute (15min).
- Haur Txokotik joan aurretik haur bakoitzari triptiko bat banatuko zaie.

EBALUAZIO SISTEMA


Ebaluaketa, edozein jendarte lanetan burutu beharreko lana da. Ebaluaketa bidez (Antxeta) Ttan Ttakun Aisialdi Elkarteko erabiltzaileen eta Haur Txokoko funtzionamenduaren informazioa jaso eta aztertu egiten da, jasotako informazio hau baliagarria izan behar du egindako interbentzioa baloratzeko eta “bide hobeago batetik” egin ahal izateko.
Ebaluazio irizpideak eta adierazleak etengabe jaso ahal izateko ebaluazioa sistematizatua izango da, tresna bezala fitxak, galdetegiak, memoriak eta bestelako tresnak erabiliko direlarik.
Egitasmoaren ebaluaketan iritzi eta ikuspuntu desberdinak jasotzeko asmoz, agente ezberdinek parte hartuko dute prozesuan zehar.
- 1. Haur Txokoko hezitzaile taldea, beren lana ebaluatuko duen tresna garrantzitsuenetarikoa bat asteroko koordinazio bilera izango da.
- 2. Haur Txokotik kanporako adituen gainbegiraketa.
- 3. Erabiltzaileen ebaluazioa: antolaturiko ekintzak alde batetik eta bestetik egunerokotasuna ebaluatzeko erabiliko diren tresnak.
- 4. Udal organo ezberdinek egingo duten ebaluaketa

HEZITZAILEEN FUNTZIOAK



HEZITZAILEEN FUNTZIOAK:
Hezitzaileek betetzen duten funtzioaren helburu nagusia uneoro egitasmoaren garape egokia eman dadin ziurtatzea da. Horretarako ondoko funtzioak bete beharko dituzte:
Ø Haur Txokoko ekintzak programatu, planifikatu, garatu eta ebaluatu. Behar den ekintzetan hezitzaile nahiz materiala bermatuaz. Horretaz gain, planifikaturiko hori, hilero haurrei etxera helaraziko diete.
Ø 6-12 urte bitarteko haurren kaptazioa landu. Horretarako, erabiltzaileak diren haurrei eskutitz bidez helaraziko zaie Egia Haur Txokoko programazioa, eta horretaz gain, Egiako Ikastetxeetara, hilero, programazioa banatuko da.
Ø Koordinazioa: Astero hezitzaileen artean. Hilabetero Gazteria eta giza Eskubieen Sailarekin. Lau hilean behin gutxienez Egiako ikastetxeetako orientatzaileekin. Beharren arabera, Porrontxo Jai Batzordearekin, Zai Zoi kultur koordinatzailearekin…
Ø Haur Txokoari bisitak planifikatu, garatu eta ebaluatu. Hauen eskaintza Egiako ikastetxeetara egiten da, eta ikastetxearen interesaren arabera burutzen dira.
Ø Hezitzaileak eguneroko interbentzioaren jarraipen eta ebaluazioa. Horretarako, egunero interbentzioa amaitzean berau jasoko da, eta hamabostean behineko bileretan, nahiz asteroko superbisioetan landuko da.
Ø Hurren jarraipena eta ebaluazio indibiduala. Berau, haurreko puntuarekin batera landuko dute hezitzaileek.
Ø Gazte lekuko administrazioaren jarraipena eta kontrola.
Ø Materialaren zaintza eta birjarpena. Horrekin batera, haur Txokoak gune dinamikoa izan behar du, eta hezitzaileek berau bermatzeko lana burutu behar dute.
Ø Haur Txokoaren giroa, harremanak eta jarrerak garatu nahi diren helburuekin bat datozela ziurtatzea. Berau, asteroko koordinazio bileren bidez, nahiz hamabostean behineko interbentzio jarraipen bileren bidez burutuko dira.

KANPO ERAGILEEKIN HARREMANAK




1. GAZTERIA ETA GIZA ESKUBIDEEN SAILA
Sarearen arduradunarekin hilean behin koordinazio bilera burutuko da. Haur Txoko eta Gazte Lekuek osatzen duten sareko koordinazio bilera burutuko da, zerbitzu bakoitzak ordezkaturik egongo delarik.

2. ONGIZATE SAILA:
Haur Txokoko hezitzaileek Gazteria, Hezkuntza, Lankidetza eta Tolerantzia arloak, eta Ongizate Sailak adosturiko protokoloak beteko ditu.
Protokolo hauen garapenaz eta argibideak emateaz, aurrez aipaturiko bi Udal Instituzioak arduratuko dira, egitasmo honen partaideen eginbeharra hauek betetzea izango delarik.

1. IKASTETXEAK
Egia auzoko ikastetxeekin (Aitor Ikastola, Maria Reina, Presentación de María, Zuhaizti eta Mundaiz) lehen kontaktua egiteko bisita didaktikoak burutuko ditugu.

Haur erabiltzaileen Ikastetxeekin harreman iraunkorra izatea garrantzitsua ikusten da informazio bilerak eginaz, informazio trukaketarako, elkarlan zehatzetarako ildoak lantzeko (eskola egutegiak, programazioak…), nahiz haurrei buruzko jarraipen bilerak eginaz, haurren jarraipen pertsonalizatua egiteko besteak beste.

2. ZAI ZOI KULTUR KOORDINAKUNDEA
Haur Txokoa auzoko agente aktibo bat izango den unetik, Zai Zoi Kultur Koordinakundearen barruan presentzia izan behar du. Honela, Egiako Haur Txokoko hezitzaile batek Zai Zoi Kultur Koordinakundean parte hartuko du.

3. GURASO / TUTOREAK
Egia Haur Txokoko erabiltzaile diren haurrak erabiltzaile izaten hasten direnean hauen guraso/tutoreekin bilera bat egingo da.
Ezagutza bilera honetaz gain, Egia Haur Txokoko erabiltzaileen guraso/tutoreei informazio puntuala helaraziko zaie beharrezkoa dela uste denean (hitzaldiak, informazio bilerak…).

4. PORRONTXO JAI BATZORDEA
Auzoko jaien antolakuntzan parte hartuko du Haur Txokoak, haurren ordezkari moduan, hauentzat eskainitako ekintzak egon daitezen jaietan eta ekintza hauek antolatuaz.

5. XUDUR TALDEA
Auzoko ospakizun kultural ezberdinen antolatzailea da talde hau (Inauteriak, festak, San Joanak). Ospakizun hauetan Haur Txokoak haurren ordezkari moduan parte hartuko du, hauei zuzendutako ekintzak egon daitezen.

PROIEKTUAREN TEORIZAZIOA


Proiektua hiru teoria nagusietan oinarritzen da. Lehenengo biak, giza interbentzioa eta gizakultur dinamizazioa dira; bata bestearen osagarri direlarik. Gizakultur animazioa teoria zientifikoa baino, proposamen metodologikoa da, hau da praktika. Nahiz eta hezkuntzaren pedagogia eta psikologiako teoria ezberdin asko egon, korronte eta ildo guztiek oso kontutan hartzekoa den hirugarren oinarri teoriko honetan bat datoz: zazpi urte bete arte haurrek bere nortasunaren eraikitze prozesuan daude. Eta azken honi erreparatuz ingurune sozialarekin izango duen harremana zeharo erabakitzailea izango da izaeraren eraikuntzan. Adituak aho-batez onartzen dute 0-7 urte bitarteko etapa honen garrantzia, haurren etorkizuneko bizitzaren oinarri izango baita. Esku hartze momentuan kontutan hartu behar dugu honek haurraren garapena baldintzatuko duela.
Adibide bat emateko, Carl Rogers psikoterapeutak eta pedagogoak zioen bezala, harremanei eta bizipenei garrantzia ematen dien heziketa mota jarraituko dugu, kontziente baikara “baliabide pedagogiko garrantzitsuena pertsona bera dela, non hezigaiek bizitako esperientziak diren ikas bide”. Gure asmoa gehiago zehaztuz; Willhem Reich-en teoria eramango dugu praktikara. Autore honen arabera, heldu osasuntsu eta ez neurotiko bat, jaiotzatik umearen autoerregulazioaren errespetu borobilaren emaitza da (umearen iniziatiba guztien errespetu integralean datza).
Honela, heziketa ez-zuzentzailea burutuko dugu, helburua, pertsona integral eta autonomoak heztea delarik. Hezitzailearen figura heziketarako bitartekari izango da, zuzentzailea izatean dagoen arriskua, menpeko hezigaiak sortzea delako.
Haur Txokoa, heziketa integralerako zerbitzua izango da beraz, haurren beharrei erantzun ahal izateko.
Behin marko teorikoa birpasatuz, ezin dugu ahaztu, Egia Haur Txokoa ingurune sozial zehatz batean kokatzen dela (Egia auzoa) eta helburu zehatz batekin: 6-12 urteko haurrei baliabideak eskaintzea (pertsonalak eta materialak) beraien beharrak eta interesak bideratu ahal izateko (pertsonalak, formatiboak, harremanak,aisia…).
Antxeta Ttan Ttakun Aisialdi Elkarteak, Egia Haur Txokoaren sustapenerako aurkitzen dituen arrazoiak honakoak dira:
□ Maiztasun egonkorreko heziketa alternatiba publiko eta integrala eskaini.
□ Haur komunitatearen jendarteratze prozesurako gune egonkor eta finkoa eskaini.
□ Hezkidetza, esku hartzea, partaidetza aktiboa, kudeaketa, ingurunearekin konpromisoa, eta informazio globalaren ingurune baikorra eraiki.
□ Aisialdiaren onarpena heziketarako eremu bezala.
□ Behaketarako beste gune bat: behaketatik ateratako informazio baliagarria erabili, haurren munduan egon daitezkeen gatazka posibleak detektatu eta esku hartze egoki bat egiteko aukera zabalduko digu, gerora ere prebentzioa landu ahal izateko. Haur Txokoa leku ezin hobea da zeregin honetarako; jolas librea eta giza harremanak medio, haurrak adierazpen askatasuna bermatzen duen ingurugiroan, bere emozio eta sentipenak askatasunez jokatu ahal dituzte, bere barruko gatazkak agerian utziz.
Era berean, emozioen adierazpen askatasuna ziurtatu dadin “Andre La Pierre”k sortutako “psikomotrizidad relacional”-ak eskaintzen dizkigun baliabideak bultzatuko ditugu. Horrela, psikomotrizidade saioetan helduaren botere maila areagotzeaz gain, material egokia ere bilatuko dugu; mugimendua, kontentzioa eta agresibitatea askatzeko aukera ematen duena. Saioetan zehar hezitzaileen egitekoa arriskuak ekidin, jarrera ireki eta lasaia izan, eta bereziki behaketara zuzendutako arreta. Haurrek espresio-bide eta adierazpen askatasun osoz, eta material egokien laguntzaz agerian uzten dituzte bere barnean dauden gatazkak. Behaketa honi esker, detekzio, prebentzio eta interbentzio egokia bideratu ahal izango dugu.

HAUR TXOKOAN MURGILDUZ






1.SARRERA

“Pertsona aske eta parte hartzaileak osatu behar ditugu, inork ez diezagula ahotsa lapur, bakoitza bere auzo edo herriko historiaren protagonista izanaz, eta inoiz gehiago ez daitezela izan ikusle eta gizaki pasiboak. Ahalegin guztiak bildu gure benetako kultura bat osatze arren” (Angel de Castro, Educación Popular-en).

Astialdiko heziketak komunitatearen parte hartze prozesuak sortu behar ditu, honen bidez zenbait gauza lortzeko helburuarekin: gure nortasun ikurrak berreskuratu, sormen irizpideak eraiki, aisi esparruak eratu, gertueneko eremua aldatu,...

Heziketa honek errealitateak abiatu behar du, eguneroko bizitzarekin erlazioa eduki, auzoko arazoetaz arduratu,... honela ez bada, gizaki pasiboen harrobi baten sustraiak indartu besterik ez da egingo, azken finean inguruneko munduaz inolako ardura edota interes eza duen gizabanakoa (taldea).

Eskolan, familian, aisialdiko heziketa zentroetan, une zehatz batetako bizitza, auzo-herriko-hiriko arazoak,... hortaz, guk planteatzen dugun heziketa astialdian oinarritutako komunitateari parte hartze prozesuetan oinarrituta izatea.

Sarrera hau guztia irakurri ondoren, gure egitasmoa hau non kokatu nahi dugun interesgarritzat jotzen dugu, eta zentzu honetan, Egia auzoan.


2.INGURUAREN AZALPENA

Antxeta aisialdi elkarteak garaturiko proiektuaren onurak egiatarrei eta egiako auzoari eskainiak dira, honegatik egitasmo pedagogikoa eta interbentzio arloak beraien gain garatzen dira.
Aurten “Tabakalerako” eraikinean du bere xedea. Haur Txokoa beraz “Tabakalera” barnean kokaturik dago eta Egian Ikasi edo bizi diren haurrei eskaintzen dizkie zerbitzu eta onurak.
Egiako auzoa, Donostiako zentrotik gertu dago. Auzoko historia ehun eta berrigeitamar urte inguru ditu eta garapen jarraitua eduki du, ondorioz biztanleri kopurua nahiko altua da , sare sozial aktibo eta partehartzaile bat do (bizilagun, komertzio txiki, udal zerbitzu ugari etab…).
Egiako auzoa garapenean eta bizirik dirauen auzoa da.

D-EGIAKO HAUR TXOKOA

1.HAUR TXOKOAREN DISEINUA

1.1.ZERGATIK EKIN

» Astialdiko alternatiba integrala, publikoa eta egunerokoa.
» Egia auzoko haur komunitatearen gizarteratzeko eremu fisikoa.
» Ekite positiboa egiten duen eremua: Hezkidetza, Integrazioa, partaidetza aktiboa,
auto-kudeaketa, auzoarekiko konpromisoa,...
» Astialdia, heziketa eremu formalaren onarketa bilatu.

1.2.ZEREN BIDEZ: EGIAKO HAUR TXOKOA (Lan eremuak)

» 1.GUNEA: guraso txokoa, txoko lasaia, mahai-jolasen txokoa, tailerren txokoa, elkarketa edo eraikinen txokoa, jolas sinbolikorako txokoak (ikasturte honetan hiru: medikua, denda eta sukaldea) eta ping-pong txokoa.
Txoko hauek guztien arteko banaketa, oihalak, zutabeak, altzariak eta emandako espazioaren ezaugarriak egokituz osatu dugu.
» 2.GUNEA: Zilipurdika (psikomotrizidaderako materiala, etxetxoa, txirristra eta espazioaren ezaugarriak egokituz osaturik dagoela.)

+ BULEGOA: Barne lana burutzeko (planifikatu, koordinatu, prestatu, jarraipenak egin, ebaluatu…) beharrezko baliabideekin montatua.

1.3.NORI ZUZENDUA
HAURRAK: Adina___________________ 4-12 urte

Egoitza_________________ Egian bizi
Egian ikasi

1.4.1.BALIABIDE PERTSONALAK
3 pertsona jornada osoan

1.5.NOIZ GARATZEN DA EKITEA
» Urte osoan zehar
» Astelehenetik ostiralera
» Goizeko 9:30etatik 13:30etara (bulegoa)
» Arratsaldeko 17:00etatik 19:30etara (interbentzioa)

1.6.NORK GARATZEN DU
» ANTXETA AISIALDI ELKARTEA

E- SEIHILABETEKO PROGRAMAKETA 2008
Hilabete bakoitzean gai edo interesgune bat hartuko dugu eta horren inguruan lan egingo dugu. Eremu bakoitzak gai hauen inguruan ekintza ezberdinak eginez:
· URTARRILA: Donostiako Danborrada
· OTSAILA: Egiako inauteriak
· OTSAILA:Santa Ageda
· MARTXOA: Neskak
· APIRILA: Oporrak, udako ekintzak
· MAIATZA: Kalea Kale jostailu astea
· EKAINA: Oporrak, udako ekintzak
OHARRA : hilabetean bitan tailerrak eskaintzen dira. Ez da alde-aurretik izena eman beharrik. Ala ere, tailerretan proposaturiko ekintzak, umeen interesetatik sortu, hauek garatu eta jarraikortasuna ematea bilatzen da.

GUNE NAGUSIA

GURASOEN TXOKOA + Gurasoak

1.Helburuak
.Gurasoak, tutore... haurrekin egoteko leku bat edukitzea
.Gurasoak, tutore... eremuetan ez sartzea
.Gurasoentzat informazio eremu bat izatea.
.Haurrek meriendatzeko leku bat edukitzea.
2.Metodologia:
Gurasoentzat interesgarriak izan daitezkeen ikastaro,artikulo,liburu...apalean jarriko ditugu.
3.ekipamendua:
.Sofa batzuk
.Kristalezko mahai txiki bat


ERAIKINEN TXOKOA:
espazio guztia jolaserako.(Legoak,egurrezko taulak,elkarketak...).material guztia apaletan edo kutxetan eskura eta ordenatua izango dute.

JOLAS SINBOLIKORAKO TXOKOAK:
txokoak nolabaiteko bereizketa dute elkarren, sukaldea txoko batean, medikua beste batean eta denda beste batean,
Jostailuak ez dute jolasteko toki finkorik edukiko,jostailu guztiak apaletan, apal hauek haurren eskuragarri egongo dira ahal den neurrian , materiala .Toki bat egokituko dugu bere jolasa egin ahal izateko.
Beti ere haurra libreki jolastera etorriko da,berak nahi duen horretara arau batzuen barruan.

TXOKO LASAIA

Eremuak izango duen jolas motarengatik eremuak giro lasaia izango du (liberuak adb.). Horretaz gain eremua erosoa izateko beste espazioetas babestua egongo da. Girotzeko, sofa bat, kojinak, moketak, puzzleak eta koltxonetak jarriko dugu. Jostailu eta eremuko materiala adin tarte guztietarako eskuragarria egon beharko du.
. Eremuaren izaera eta jolas moduarengatik erlazionatzeko gune ezin hobea bilakatu daiteke.

Bertan ere ipuinen txokoa sartzea erabaki da:honetarako koltxoneta batzuk jarri dira haurrak eroso egon daitezen. Liburuak sestoetan sartuko dira haur guztien ekuragarri egon daitezen.

TAILERRAK

Hilabetean bitan, ostegunetan alegia, umeen interesetatik sorturiko tailerren proposamena eskaintzen diegu haurrei.
-Sormena, irudimena eta esku trebetasuna garatzeaz gain, espresio,artistikorako teknikak bilakatzera zuzendua egon dago..
-Material ezberdinekin esperimentatzeko aukera: buztina, paper pasta, margo moeta ezberdinak...egon da.
Ikasturte honetan jadanik tailer hauek burutu ditugu: pasta txuria, buztina, egurrean pirograbatua, josketa, sukaldaritza, hosto-lore lehorrak, hitzalak, “skate”, esmaltea izpiluetan, pitxigintza eta masagea. Ikasturtean zehar egingo ditugunak orandik zehaztu gabe ditugu.
Gurasoei zuzendua ere jolasaren inguruko tailer bat burutu genuen abenduko ostiral batean. Etorkizunean gehiago egitea pentsatzen dugu.

MAHAI JOLASEN TXOKOA

Gune honetan bi mahai handi eta aulki ugari edukiko ditugu umeek taldeetan gustura eta eroso jolastu ahal izateko.
Jolasak sailkapenaren arabera ordenatzen ditugu: puzzleak, kooperatiboak, klasikoak…bereizteko jolas mota bakoitzari kolore bat egokitu diogu tapan Gometxa batekin markatuz eta dagokion apala ere kolore berberarekin forratu dugu. Modu honetan jolasen sailkapen eta ordena errazten ditugu. antolaketaren ulermenean laguntzeko kartel osagarri bat ere jarri dugu.


2.GUNEA
ZILIPURDIKA

Zilipurdika ekintza ezberdinak egiteko espazio bat da.

egunero interbentzioaren jarraipena egingo da. Bestetik, gune ireki bezala erabiliko da, haur txokoan dauden haurren erabilpenerako beste gune bat izango da. Gune honetan, haurren dituzten gogo eta nahien arabera, jolas ezberdinak egin ditzaten ahalbideratuko da. Nahiz eta ahal den gehienetan haurrei utzi beraien jolasak sortzen, garrantzitsua da momentu konkretuetan, hezitzaileak, dinamikak eta jolasak plantatzea, batez ere haur berrien integrazioari begira, ikastetxe ezberdinekoekin, baztertuak daudenekin... behar izan ezkero, haur bat bakarrik dagoenean edota marjinatuta dagoenean beraiekin jolasean jarriko da.

Baliabide materialak gorputz mugimendua estimulatu eta ahalbideratzen dituztena dira.

Mugimendu eta gorputz espresio jolasen bitartez komunikazioa, sentsazioak, emozioak, sormena, harremanak... landuko dira.
-Espazio, material eta giro egokia eskeiniz, ekintza sensorio-motrizak, jolas sinbolikoak eta errepresentazioak egin ditugu.

martes, 7 de octubre de 2008

ANTXETAREN UDALEKU IREKIAK






Aipatu dugun bezala, Antxeta Elkartea 1984.urtean burutu zuen bere lehenengo kanpaldia. Urteak igaro, haur txikiagoentzat ere zerbait antolatu behar genuenaren eskaria jasotzen hasi ginen gurasoen aldetik.
Honela,1991.urtean, lehenengo udaleku irekia antolatzeari ekin genion.

• UDALEKU IREKIAK ZER DIRA?

Uda garaian, garatzen den heziketa esperientzia da udaleku ireki bat, hiri eremuak eskeintzendituen gozamenerako eta formaziorako aukera desberdinak ezagutzeko bideak landu nahi dituelarik.

Ildo naguasia eguneroko gure bizilekua den hiri edo herria heziketa bitrtekoan bihurtzean datza, benetako abentura kutsua duen eremua sortuz.Metodologia aktibo baten bidez,herriak eta bere inguruneak dituen historia,jatorriak,tokiak,kultura eta eta eremu naturalak ezagutzeko aukera izango dugu. Udaleku hauek, garai horretan herrian dauden edota bere ingurunetik iretzeko aukera ez dutenentzat pentsatuak izan ohi dira.Dena dela, arrazoi ezberdinak egon daitezke.

Bestalde, udalekuak ez dira bakarik denbora bat betetzeko pentsatuak, helburu orokor btzuekin koordinatuak dauden ekintzen bidez planteatuak baizik.

Azkeinik, eskolan ikasitakoa praktikan jarri eta garatzeko aukera ematen digute.

ANTXETAREN UDALEKU ITXIAK "KANPA"






KANPALDIARI BURUZKO DATUAK

JARDUERETAKO PROGRAMA

Kanpaldian burutuko ditugun ekintzak zehaztear daude. Jarduera ezberdinak haurrek erabakitzen dituzte, batzarren bidez. Asanblada hauetan, haurrek kanpaldian egin nahi dituzten ekintzak proposatzen dituzte eta hezitzaileok gure esku baldin badago, ekintza horiek antolatzen ditugu. Programa egunez egun egiten da haurren proposamenekin, baina hezitzaileok aldez aurretik zenbait ekintza prestatuak daramatzagu, garrantzitsuak ikusten ditugulako, kanpaldiari zentzua emateko eta geure helburuak lortzeko:

· Uztailak 12 kanpara iritsi eta antolaketa egin (kanpin dendak , arropa, otorduen antolaketa...).
· 2 egunetako erruta txiki bat egin ingurunea ezagutzeko.
· Kanpaldiko azken astean eta konfidantza hartu dutenean, biziraupen eguna egiten da. Egun honetan, haurrak taldeka kanpa kokatua dagoen inguruko herrietara eramaten ditugu eta bertako etxeetan janariaren truke lana eskatu behar dute. Hezitzaileok herri hauetan egoten gara haurrak ondo dauden ikusteko eta denak bazkaldu dutela frogatzeko.
· Astean bitan edo hirutan igerilekura joango gara.
· Zaldiz ibiltzeko, kanoan ibiltzeko eta eskalada egiteko aukera izango dugu.
· Uztailak 21an, jasoketa eta Donostiara buelta egingo dugu.

Honetaz gain, badaude beste ekintza batzuk arrakasta handia izaten dutenak, hala nola, altxorraren bila, pista jolasak, herria ezagutzeko jolasa, tailerrak, mendi txangoak, gaubelak...

Ekintza hauek hezitzaileok aldez aurretik prestatzen ditugu, haurrek oso gustukoak dituztelako eta heziketa aukera paregabeak ematen dizkigutelako. rako ditugun helburuak ekintza hauen bitartez betetzen saiatzen gara.
HEZIKETA HELBURUAK:

1. HELBURU ESTRATEGIKOAK

- Balio pertsonala
- Komunikazioa-harremanak
- Berdintasuna
- Sexua
- Limitazio fisiko, psikiko eta sozialak
- Kritiko-sortzaile-partehartzaile
- Ama lurra
- Euskal nortasuna

2. HELBURU OROKORRAK ETA ZEHATZAK

- NATURA ERRESPETATZEA ETA NATURAZ GOZATZEA.
o Egunero, kristala, plastikoa, papera, pilak… birziklatu egiten dela ziurtatu.
o Erabiltzen ditugun materialekin, edota dendetan… eskatutako materialekin birziklapen eta berrerabilpen tailerrak egitea.
o Egunero erabiltzen ditugun hainbat materialen berrerabilpena egitea.

- HAUR ETA HEZITZAILEEN ARTEKO HARREMANAK LANTZEA.
o Egunero, ekintzetatik at, haurrekin egoteko momentu intimoak bilatzea.
o Taldean harremanak errespetuzkoak direla ziurtatu, eta horrela ez bada ekintzak antolatu taldeko harremanak lantzeko.
o Egunero hezitzaile bakoitza, bere haurren jarraipena egingo du.
o Hezitzaileen arteko harremanak lantzeko momentu intimoak bilatu.

- EUSKARAZ BIZITZEA.
o Hezitzaileen artean euskaraz hitz egitea.
o Denbora librean egiten diren jolasetan, euskarazko abestiak, jolasak… haurrei irakastea.
o Udalekuetan zehar, Euskal Herriarekin erlazionatuta dauden ekintzak egitea.
o Haurrekin euskarazko harremanak izatea.

- HAURRAK ETA HEZITZAILEAK ONDO PASATZEA.
o Haurrei egunero zer moduz dauden eta zer moduz pasatzen ari diren galdetzea.
o Gauero egiten diren hezitzaile bileretan, “nola gauden” puntua azaltzea.
o Hezitzaileen artean eta haurren artean giro ona dagoela ziurtatzea.

- HEZITZAILE BAKOITZA BETE BEHAR DITUEN ARDURAK BETETZEA.
o Gaueko hezitzaile bileretan, begiraleek hurrengo eguneko plangintza errepasatu eta bakoitza bete behar dituen arduren errepasoa egitea.

- HAURREN AUTONOMIA LANTZEA.
o Eguneroko bete beharrak egitea, fregatzea, arropa garbitzea, mahaia jartzea

ANTXETAREN EGITASMO PEDAGOGIKOA


Jarraian,Antxeta Elkarteak duen egitasmo pedagogikoaren berri ematen dizuegu,besteak beste,gure heziketa ereduaren ezaugarriak eta udaleku irekietanko egitsmoak gerturatzearren.
1. BERDINTASUNA

Gaur egungo gizarteak dituen balio faltsu guztien gainetik, balio pertsonala eta nortasuna izango dira gure habia puntuak.

Sexu desberdintasun arazoa lantzeko,Hezkidetza azaltzen zaigu funtsezko tresna bezala, Baina ez da landu beharreko gauza bakarra. Desberdintasun ekonomikoak, arrazakeriazkoak, edo ta gaixotasun fisiko eta mentaletatik eratorritako ezberdintasunak egonda ere, guztiek izan behar ditugun aukera berdintasunak ahalbideratzeko bide berriak bilatu beharko ditugu.

2. EREMU FISIKO SOZIAL ETA KULTURALAREKIKO IDENTITATEA

Inguruko eremu fisikoarekin solidaritatea izango duen pertsona baten alde apostu egiten dugu, honela gertueneko ingurunea bere astialdirako espazioa bihur dadin.

Gertueneko ingurune honetan, lehenik natura azaltzen zaigu. Natura errespetatzeko ezagutu behar dugu, eta ezagutzeko errespetatu. Gizakia, osotasun horretako elementu bat da; beraz gizakiaren bizitza bermatu nahi badugu, ingurunea zaintzera baldintzaturik gaude, honegatik, lurrarekiko maitasuna eta jakinmina bultzatzea dugu helburu.

Baina natura, ez dago soilik mendian, baizik eta bizitzaren esparru guztietan; kalean, etxean, bulegoan,... eta toki hauek guztiak dira zaindu beharrekoak.

Eta azkenik, eta puntu honen barruan berezi bezala, auzoa.

Haurra hazitzen doan heinean, bere inguruarekiko gertutasuna bizitzen du,modu berean inguru hau aldatzeko eta hobetzeko motibazioa sortzeko apustu egin behar dugu.
gure heziketa jarduerak auzoko behar eta eskakizunei erantzun nahi bait dugu.

Haurrak auzoarekin duen ezagupenaren maila funtsezkoa izango da honek izango duen gizarteratze prozesurako eta bere garapen pertsonalerako, Beraz, gure egitasmoaren ildoek auzoan eta herrian sustraituak egotea eskatzen dute, honen arazoak gureak direla sentituz eta hauen konponbiderako sortzen diren ekimenetan inplikatuz eta gure heziketa jarduerekin behar eta eskakizunei erantzunaz.

3. KRITIKOA-SORTZAILEA-PARTE HARTZAILEA

Egungo gizartearekiko jarrera kritiko eta inkonformista batetik abiatzen gara.Ingurugiroko txikizio sistematiko eta jokabide insolidarioen aurrean, gizarte bidezkoago bat sortu dezakegula uste dugu.

Jarrera kritiko honek errealitatea hobetzeko jokabide positibo batera eramaten gaitu. Honek konpromezu bat suposatzen du gure heziketa lanean. Jarrera kritikoa duten pertsonak, konpromezuzkoak, sortzaileak eta solidarioak sortu nahi ditugu. gizartearen balore ezezkorrak zeintzuk diren jakin beharko dugu, beranduago kritika eraikitzaile horretarantz abiatzeko.

Guztiz beharrezkoa da Atsedenaldian “denboraren erabilpen bat” eta ez “kontsumo denbora bat” argi eta garbi aurkeztea.

Lanaren ispiritua indartu nahi dugu. Lana errealitatea eraldatzeko tresna bezala ulertzen dugu. Ekite horretan, sortzaileak ere bilakatzen gara.

Honela, kolektibitatearen arazoen aurrean pertsona aktibo bat sortzearen lehen pausoak emango dira, azken finean bere inguruan gertatzen den orotaz arduratua eta kezkatua egongo den pertsona.

4. KOMUNIKAZIOA-HARREMANAK-ENTZUTEAK

Egungo gizartea, ekoizketari begira hazitzen da. Informazio desberdinen bonbardaketaren erdian, garrantzi gutxi dute pertosnen pentsakerek edo ta sentimenduek. Ez zaio garrantzia ematen pertsonaren bizitza kalitateari baizik eta kantitateari. Kalitate horren definizioa ez dugu lorpen ekonomikoari lotzen baizik eta pertsona horrek bere bizitzan dituen lorpenen kalitateaz ari gar. Pertsona bezala zenbateraino bilakatzen den, bere sentimenduak kaleratuz, bere emozioak erakutsiz, bere oreka sikologikoa lortuz. Gaurko gizartearen lorpen nagusiak, kantitateari begira neurtzen dira: zenbat irabazten dugun, ze lanpostu maila lortu dugun, ze ikasketa burutu dugu,... eta gora iristeko etengabeko abiada horretan komunikazioak garrantzia galtzen du, eta sentimenduak zahazkitutko zerbait bezala baloratzen dela, bigarren mailako zerbait bezala.

Guzti honen aurrean, egunetik egunera haziko diren pertsonak nahi ditugu, ekoizketaren aurrean, ezagupenak areagotuz, baloreetan eta humanismoan aberastuz.

Baina sentimendu hauek kanporatzearekin batera, entzunak izateko bideak ereeskeini behar dira, bestela debalde gabiltza. Sentimenduak adierazi ahal izateko bideak eskeini behar ditugu, bide batez ikaten den zerbaitetan lagunduz: adierazten ikastea.

Gizakiaren eskubide funtsezko bat aldarrikatu nahi genuke puntu honetan: entzunak izatko eskubidea, eta elkar loturik doan adierazpen askatasuna. Besteen sentimenduekin kontatze ikasi eta irakatsi behar dugu. Besteekin kontatu behar dugu.

Bere buruarengan konfidantza duten haurrak sortu nahi ditugu. Mundua alda dezaketela sinetsiz, eta bere bururekin pozik sentituz. Denbora librea, pertsonaren erabateko bilakaerarako denbora bezala ulertzen dugu. Komunikaziorako bide bezala, espresio bide bezala, sormen bide bezala.

Azken finean, elkarrizketa, hainbat konfliktoen konponketarako tresna bezala ulertzen dugu. Hitzegin, hitzegin eta hitzegin, geroago, egin, egin eta egin ahal izateko. Norberaren bilakaera, norberaren sentimenduen kanporaketaren arabera neurtu daitekela uste dugu.

ANTXETAREN SORRERRA ETA IBILBIDE HISTORIKOA


ANTXETA ELKARTEAREN KURRIKULUMA ETA IBILBIDEA

Antxeta Atsedenaldi Elkartea, Donostian, Tabakalera eraikinean barne du bere egoitza, Egia auzoan.

Antxeta Elkartea, lukuru nahirik gabekoa da. 1983. Urtean sortu zen, auzoko gazte talde baten ekimenez.

Xedea: Egiako aisialdiaren heziketa da. Sormena, elkarkidetza, kritikotasuna, eta konpromezua bilatzen duen jarrerarekin, aldaketa soziala bilatzeko lan egin arazten dugu, gizarte berri demokratikoago bat lortzeko, giza eskubideak eta ingurunea errepetatuko dituena, bakezalea eta euskalduna.
Ekintza nagusiena sorrerako urte hauetan, 1984an antolatu zen udako kanpaldia izan zen, eta honezkero, taldea piska bat sendotzen hasi zen.
Urte batzuk beranduago, 1986ko Ekainaren hemezortzian, Donostiako Udalak, lokalaren zesioa eman zigun. Gure eskakizuna, eta auzoko gurasoen elkarteak egindako indarrez. Egoitza martxan jartzeko lanen onarpena, urte bereko Abenduan izan zen.
Hurrengo urteetan, Egiako Haur Txokoaren egitasmoa lantzen joan zen, 1989.urtearen bukaeran, ateak zabaldu arte.
Urte hauetan guztietan, Antxeta Taldeak, bere asteburuetako eta oporraldietarko ekintzetaz gain, eguneroko alternatiba hau eskintzen eta sendotzen saiatu da. Nahiz eta zerbitzu publiko bat izanik, oraindik ez dugun Instituzioen laguntza ekonomiko adina eskuratu, eta hainbat esparruetan, oraindik kolokan bagabiltza ere.

Aurreko Ikasturtearen bukaeratik, Haur Txokoaren zerbitzua zeharo publiko bilakatu nahi du udaletxeak (haien zerbitzu publiko bat izatera pasako delarik). Honetarako konkurtso publikora atera zuen haur txokoa hurrengo 4 urteetan kudeatzeko aukera.Antxetak konkurtsoa irabazi du; honez gero, aldaketak datozkigu datorren ikastutera begira…