jueves, 9 de octubre de 2008

TAILERRAK







1. Helburuak:
- Hezitzaileek behaketa gauzatu eta umeen interesak identifikatu.
- Haurren interes motibazio eta desiretatik abiatuta, esperimentazioa bultzatu.
- Haurren arteko eta hezitzaileekiko komunikazioa hobetu.
- Umearen ikaskuntza prozesua estimulatu (ingurugiro eta material aberatsen laguntzaz).
- Ekintzaren jarraipena gauzatu; ikusi eta hausnartutakoaren arabera egunez egun eskaintza egokitzea eta hobetzea.
2. Metodologia.
- Tailer hauek planifikatzeaz, garatzeaz eta ebaluatzeaz hezitzaile bat arduratuko da hiru hilabete bakoitzean. Hezitzaileak, aurreko hiru hilabetean prestatua izan beharko du plangintza eta beste hezitzaileekin kontrastatua.
- Bi saio egingo dira hilabete bakoitzean. Asteko bat.
- Tailerrak ez dira zuzenduak izango. Hauen izaera edo gaia umeen interesetatik sortua izan behar du, honetarako; eguraldi ona badago, kalera, parkera… joango gara. Umeen ekintza behatuz haien interes eta beharrak identifikatuko ditugu. Informazio honekin hurrengo ostegunerako tailerrak proposatuko dira: esperimentuak, eskulanak, sailkapenak, bilketak, manipulazioak, eraikuntzak etab.
- Tailerren nondik norakoak umeen interes, esperimentazio, deskubrimendu eta garapenaren arabera egokitzen joango gara.
- Hilabeteko azken saioarekin batera, umeekin, hilabeteko tailerraren inguruko gogoeta bat, errepaso moduan egingo dugu elkarrizketaren bitartez. Honela, gaia “feed back”aren bitartez borobiltzeaz gain amaiera emango diogu.
- tailerrak oroitu eta ebaluatzeko zenbait fitxa:

TAILER MOTA:Josten trebatu.

ADINTARTEA:4-12 urte bitartekoentzat.

DENBORA:17:00etatik 19:30tara (bakoitzak behar duen denbora eskainiko dio).

HELBURUAK:

· Ikasteko gogoak piztu.
· Koordinazio fina landu.
· Autonomiarako tresnak eskuratu.
· Sormena bultzatu.
· Ondo pasa.

METODOLOGIA:

Tailerren txokoan, materiala modu erakargarri batean prestatu. Material guztia begi bistan egongo da baina ordenatua aldi berean erabilera errazteko.
Haur Txokoa zabalik dagoen ordutegian tailerrean parte hartzeko aukera eta denbora izango dute; bakoitzak nahi duena, nahi duenean eta nahi duen denboran egiteko aukera emango zaie, baldintza materiala zaindu, minik ez hartu eta minik ez ematea izango da.
Eredurik ez zaizkie emango. Hala ere tailerren txokoan etengabe hezitzaile bat egongo da suertatzen zaizkien kezkak argitu edo behar dutenean laguntzeko.

MATERIALA:
o Botoiak 50 bat (tamaina, kolore eta forma ezberdinetakoak).
o Jostorratzak 10 bat (zulo handiarekin).
o Jozteko haria 3 bat
o Oihalak 25 bat zati (kolore tamaina forma eta ehundura ezberdinetakoak).

EBALUAZIOA:

Helburuak bete ditugu. Oso gustura hartu dute parte.
Txokoan hezitzaile bat finko egotea ez dugu bermatu eta tarteka falta nabaria izan da.

TAILER MOTA:Lehenago bildutako hosto lehorrekin eskulanak egin.

ADINTARTEA:4-12 urte bitartekoentzat.

DENBORA:17:00etatik 19:30tara (bakoitzak behar duen denbora eskainiko dio).

HELBURUAK:
· Ikasteko gogoak piztu.
· Koordinazio fina landu.
· Naturarekiko lotura indartu.
· Sormena bultzatu.
· Ondo pasa.

METODOLOGIA:
Tailerren txokoan, materiala modu erakargarri batean prestatu. Material guztia begi bistan egongo da baina ordenatua aldi berean erabilera errazteko.
Haur Txokoa zabalik dagoen ordutegian tailerrean parte hartzeko aukera eta denbora izango dute; bakoitzak nahi duena, nahi duenean eta nahi duen denboran egiteko aukera emango zaie, baldintza materiala zaindu, minik ez hartu eta minik ez ematea izango da.
Eredurik ez zaizkie emango. Hala ere tailerren txokoan etengabe hezitzaile bat egongo da suertatzen zaizkien kezkak argitu edo behar dutenean laguntzeko.
Bi proposamen ireki egingo zaizkie:
1- hostoak purpurinarekin hornitu eta zintsilikagailuak egin.
2- Hostoaren kolore eta formak aprobetxatuz, “collage” modukoak osatu.

MATERIALA:
o Aurreko egunean bildutako hostoak, (tamaina, kolore eta forma ezberdinetakoak) lehorrak jadanik.
o Koloretako purpurinaz osaturiko errutulki modukoak.
o Nylon haria.
o kartulinak 25 bat zati (kolore tamaina forma eta ehundura ezberdinetakoak).
o Kola.
EBALUAZIOA:Helburu batzuk bete ditugu. gustura hartu dute parte baina idei berriak asmatzea kosta egin zaie. ekintza ez zaie oso deigarria iruditu edo eskulan ezberdinak asmatzea kosta egin zaie behintzat. Egindakoak politak geratu dira.

TAILER MOTA: “Skate” tailerra.

ADINTARTEA: 6-12 urte bitartekoentzat.

DENBORA:17:30etatik 19:00tara (epaitegiko plazara aterako gara patinan ibiltzera).

HELBURUAK:
· Ikasteko gogoak piztu.
· Psikomotrizidadea landu.
· Kaleko baliabideak eta jolasa bultzati.
· Talde ekintzak indartu.
· Autonomiarako tresnak eskuratu.
· Sormena bultzatu umeen nahiak garatzen lagunduz.
· Ondo pasa.

METODOLOGIA:
Tailerraren egunerako, umeei patineteak edo patinak ekartzea eskatu diegu.
Tailerra egiteko kalera abiatuko gara. Umeekin bi hezitzaile eta teknikari bat juango gara; kaletik ibiltzen goazen bitartean hezitzaile bat taldearen aurretik eta bestea taldearen atzetik joango da beti. Teknikaria umeekin bat taldea ezagutzen joateko.
Behin plazara iritsita hezitzaileen laguntzaz teknikariak zenbait ariketa egingo ditu haurrekin.

MATERIALA:
o Ume bakoitzeko “skate” edo patin batzuk.

EBALUAZIOA:
Balorazioa nahiko negatiboa da.
Hezitzaile bat ordezkapena egiten ari zen eta ez zuen taldea ezagutzen, teknikaria ez zuen maila ematen eta beste hezitzaileak ez du ekintza ondo koordinatu egoera ikusita.

No hay comentarios: