jueves, 9 de octubre de 2008

KANPO ERAGILEEKIN HARREMANAK




1. GAZTERIA ETA GIZA ESKUBIDEEN SAILA
Sarearen arduradunarekin hilean behin koordinazio bilera burutuko da. Haur Txoko eta Gazte Lekuek osatzen duten sareko koordinazio bilera burutuko da, zerbitzu bakoitzak ordezkaturik egongo delarik.

2. ONGIZATE SAILA:
Haur Txokoko hezitzaileek Gazteria, Hezkuntza, Lankidetza eta Tolerantzia arloak, eta Ongizate Sailak adosturiko protokoloak beteko ditu.
Protokolo hauen garapenaz eta argibideak emateaz, aurrez aipaturiko bi Udal Instituzioak arduratuko dira, egitasmo honen partaideen eginbeharra hauek betetzea izango delarik.

1. IKASTETXEAK
Egia auzoko ikastetxeekin (Aitor Ikastola, Maria Reina, Presentación de María, Zuhaizti eta Mundaiz) lehen kontaktua egiteko bisita didaktikoak burutuko ditugu.

Haur erabiltzaileen Ikastetxeekin harreman iraunkorra izatea garrantzitsua ikusten da informazio bilerak eginaz, informazio trukaketarako, elkarlan zehatzetarako ildoak lantzeko (eskola egutegiak, programazioak…), nahiz haurrei buruzko jarraipen bilerak eginaz, haurren jarraipen pertsonalizatua egiteko besteak beste.

2. ZAI ZOI KULTUR KOORDINAKUNDEA
Haur Txokoa auzoko agente aktibo bat izango den unetik, Zai Zoi Kultur Koordinakundearen barruan presentzia izan behar du. Honela, Egiako Haur Txokoko hezitzaile batek Zai Zoi Kultur Koordinakundean parte hartuko du.

3. GURASO / TUTOREAK
Egia Haur Txokoko erabiltzaile diren haurrak erabiltzaile izaten hasten direnean hauen guraso/tutoreekin bilera bat egingo da.
Ezagutza bilera honetaz gain, Egia Haur Txokoko erabiltzaileen guraso/tutoreei informazio puntuala helaraziko zaie beharrezkoa dela uste denean (hitzaldiak, informazio bilerak…).

4. PORRONTXO JAI BATZORDEA
Auzoko jaien antolakuntzan parte hartuko du Haur Txokoak, haurren ordezkari moduan, hauentzat eskainitako ekintzak egon daitezen jaietan eta ekintza hauek antolatuaz.

5. XUDUR TALDEA
Auzoko ospakizun kultural ezberdinen antolatzailea da talde hau (Inauteriak, festak, San Joanak). Ospakizun hauetan Haur Txokoak haurren ordezkari moduan parte hartuko du, hauei zuzendutako ekintzak egon daitezen.

No hay comentarios: